XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaiz egiteko asmoz nola sarrtu baizan, asi zan orretarako bearr diran ikaskizunetan.

Eskeintzak eginda gero.

Oso buru-azkarr eta arrgitsua zan berez ikas-lanetarako; ta ikaste iraunkorraren bitarrtez, azkarrtasun ori landuaz eta landuaz jun zan beti aurrera.

III.- MANILA'N JAUNAREN USAIA ZABALTZEN

Bein lekaide (praille) sarrtzen dana, edozeiñ tokira, naiz eroso izan, naiz urruti, abiatzeko gerrtu dago Jaungoikoagatik, bere erri ta sendi (pamiliari) ere Jaungoikoagatik beiñ agurr egin zien ezkero.

Manila'ko uria benetan urruti dago Pilipinas deritzayen itsas zabalean galdurik bezela arkitzen diran lurr-zatietako batean.

Gure Errexill'go seme jatorr au aruntz bidali zuten, ba, bere lekaide-nagusiak.

¿Noiz, ordea, edo zezaz? batere ez dakigu.

Ori bai; Jesukristo gure Jaunak esaten dun, lakari gañean agirian jarrtzen dan arrgizari piztuaren eran, laister asi zan bere jakintza ta donetasunezko (santutasunezko) arrgi-izpiak nunaira zabaltzen.

Apaiz eginda bere eskuetan Jauna lenengo aldiz jaso zun ezkero, bi lekutik batez ere arrgi ederrki egin zun: Jakintzazko irakastolatik eta iztokitik.

Manila'ko ikastetxe nagusian irakasi zun Jakintza (Pilosopia), guzien txaloak beretzat, nai ez izan arren, irabaziaz, eta izlaritzan berriz, Manila'n ziran izlarietan bikaiñ eta garrtsuena zan.